Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pertsonal eta antolamendu zuzendari lanpostua: lehenengo ariketaren behin betiko kalifikazioak eta hirugarren proba

2013/03/27

Epaimahaiak lehenengo ariketan emandako kalifikazioen kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, lehenengo ariketaren behin betiko kalifikazioak eta hurrengo probaren data publikatzen dira.

Lehenengo proba gainditu duen izangai bakarra IRATXE PICAZA AÑIBARRO izan da, lortutako puntuazioa 8,34 puntukoa izan delarik. Lehenengo proba gainditu duen izangai bakarrak exijitutako euskararen 4. hizkuntza eskakizunaren egiaztagiria baduenez, epaimahaiak bigarren proba gainditutzat ematen du gai bezala baloratuta, eta hirugarren probaren (ariketa praktikoa) data zehazten du:

  • EGUNA: apirilak 15, astelehena.
  • ORDUA: 10:00.
  • TOKIA: Udaletxea.

 

Oposizio-fasearen informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.