Pegorak herritarrei zerbitzua eskaintzeko ordutegi berria izango du urtarrilaren 9tik aurrera

2012/01/05
Pegorak ordutegi zabalagoa izango du: astean 9 ordu gehiago egongo da zabalik, hau da, herritarrei zerbitzua eskaintzeko ordutegia %25 baino gehiagoan zabalduko da.

Pegora, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, 14:30etik 15:30era itxita egongo da. Arratsaldez 19:00etan itxiko da, orain baino ordu erdi lehenago. Murrizketa horrek ez du eragin handirik izango, kontuan izanik ordu horretan oso hiritar gutxik erabiltzen dutela zerbitzua. 2011ko urtarrilaren 3tik abenduaren 14ra, 19:00-19:30 bitartean 586 txarteltxo bakarrik banatu ziren.

Ordutegi berri honekin dauden baliabideak hobeto erabiliko dira eta erabiltzaileari zerbitzu hobea eskainiko zaio.

PEGORAko ordutegi berria.