Patricia Krausen kontzertua bertan behera geratu da.

2013/10/23
Eibarko Udalaren Euskara-Kultura sailak honako hau jakinarazten du: Datorren ostegunean (urriaren 24n) Coliseo Antzokian izango zen Patricia Krauss abeslariaren kontzertua bertan behera geratu da. Taldekide baten arazoak direla medio, ezin dute kontzertua eman. Kontzertua beste momentuan programatuko da. Erositako sarreren dirua bueltako da lehiatilan edo erositako sistemaren bitartez (kutxa, internet…). Barkatu sortutako eragozpenak.