Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ostiralean eta larunbatean, azoka egingo da Eibarren energia berriztagarriei eta efizientzia energetikoari buruz

2016/09/16

Udalak antolatuta, Azokak izaera dibulgatiboa du eta bere helburua da hiritarrak energia berriztagarrietara hurbiltzea, modu erraz eta praktikoan. Azoka Untzaga Plazan egongo da eta, besteak beste, honakoak izango ditu: stand ugari (haien artean Eibarko Udalarena, arlo honetan egiten ari den ekintzen ingurukoa), bisita gidatuak ikastetxeentzat eta herritarrentzat, hitzaldiak, haurrentzako tailerrak, edo faktura energetikoari buruzko kontsultak.

Gaur ostirala, hilak 16, eta bihar larunbata, hilak 17, Energiaren Azoka 2016 egingo da Eibarren. Ekimena energia berriztagarrietan eta efizientzia energetikoan zentratuko da, eta Untzaga Plazan, Udaletxe parean kokatuko da, karpa batean. Azokaren antolaketan honako erakundeek lagundu dute: Eibarko Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen sailak babestu du, eta Debegesaren, Usurbilgo Lanbide Eskolaren, Eibarko Euskal Herriko Unibertsitatearen (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) eta Armeria Eskolaren lankidetza izan du.

Azoka, Jon Iraola Ingurumen zinegotziak, eta Aitziber Cortazar Debegesako Garapen Iraunkorraren arduradunak aurkeztu zuten. Ekimenak izaera dibulgatiboa du, eta bere helburu nagusia da herritarrei gerturatzea, modu erraz eta praktikoan, energia berriztagarriekin eta energia efizientearekin lotutako teknologia; horretarako, stand ugari egongo dira, bisita gidatuak, antolatutako hitzaldiak eta uneoro azalpenak emango dituen pertsonala.

Gainera, azpimarratu nahi da sektoreak potentzialitate handia duela etorkizunean garatzeko, baita garpaen ekonomikorako ere. Izan ere, gaur egun, ezinbestekoa da energia tradizionalen ordez berriak erabiltzea, ingurumena babesteko eta planetaren iraunkortasuna bermatzeko.

Hain zuzen ere, izaera dibulgatibo horrexegatik beharrezko ikusten du Eibarko Udalak, Jon Iraolak adierazi zuen bezala, ikastetxeen lankidetza izatea: Usurbilgo bat eta Eibarko bi, zeinak, egun, lanean ari diren energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren arloan eta presente egongo diren Azokan.

Azokak beste helburu bat ere badu, eta da herritarrak jabetzea zein garrantzitsua den energia-iturriak zentzuz eta arduraz erabiltzea. Uste dugu kontzientziazio-lan horrek berebiziko garrantzia duela, eta erakunde publikoek ezin diotela gai honi ezikusi egin. Beraz, Azoka honek lagundu egin nahi du kontzientzia horretan, posible den neurrian”, azaldu zuen Ingurumen zinegotzi sozialistak.

Azokaren edukiei dagokienez, ikusi ahal izango dira, besteak beste, biomasa-instalazioak, zoru erradiatzailea, eguzki-plaka termiko eta foltoboltaikoak, eguzki-eta haize-entrenatzaileak, argiztapen-sistemak, domotika, hidrogeno-pilak, isolamendu-sistemak, edo auto elektrikoak.

Gaur goizean, hilak 16, bisita gidatuak egingo dituzte Eibarko Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Bisita horietan, Mogel Isasi BHI, Itzio BHI eta La Salle Azitaingo ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte; hortaz, 150 bat ikaslek aukera izango dute Azokaren bisita gidatua egiteko.

Era berean, herritarrentzako bisita gidatuak programatu dira. Bisitetan, ezagutu ahalko dira arlo honetan Eibarko Udalak aurrera eraman dituen ekintzak; auto elektrikoa gidatu ahalko da; efizientzia energetikoaren kit-ak zozketatuko dira; umeentzako tailerrak egongo dira, eta kontsultatu ahal izango dira faktura energetikoak sortzen dituen zalantzak.

Halaber, bi hitzaldi programatu dira ostiralerako. Lehena, “Ikasi zure argiaren faktura ulertzen eta aurrezten”, 17:30etik 18:30era izango da, eta Erika Martinez Goienerreko Komunikazio arduradunak emango du. Bigarrena, “Mugikortasun elektrikoa” izango da, eta Francisco Vicandi Unanue Eibarko Ingenieritza Eskolako irakasleak emango du,  18:30etik 19:30era.

Ekimen honen antolatzaileek nabarmendu dutenez, Azoka hau beste ekintza bat da beste askoren artean. Izan ere, Eibarko Udala urteetan ari da efizientzia energetikoaren arloan lanean. Besteak beste, ekintza hauek egin ditu: argiteria publikoa efizienteago batez ordezkatu da, baita eraikin publikoetan ere; mugikortasun iraunkorra sustatu da udal garraio publikoaren bidez; Zen proiektua (Jaun Antonio Mogeleko Birgaitze Integrala); eta, halaber, energia berriztagarriak sustatu dira, hala nola instalazio foltoboltaikoa jartzea Ipuruako futbol-zelaiaren harmailetan.

etiketak: Feria, Energia, Eibar