Ostiral honetan KALIAN JOLASIAN Untzagan

2012/05/24
Euskal Jaiaren barruan, bihar, maiatzak 25, Kalian Jolasian egitasmoa burutuko da Untzaga plazan, 17:00etan hasita.

Biharko Kalian Jolasian egitasmoan 5-8 urte bitarteko umeentzako jolasak egingo dira, betiko jolasak: soka-saltoan egitekoak, zapitxoarena, goma... Gure kale eta plazetan gero eta gutxiago ikusten diren jolasak izango dira.

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz egitea da. Jolasa garrantzi handikoa da umearen hizkuntza, kultura eta gizarte garapenerako.

Oso garrantzitsua da jolasa guraso eta umeen artekoa izatea. Horregatik gurasoak ere jolasetan parte hartzera animatu nahi ditugu