Oporrak afariketan eta udan jolasetan

2013/05/03
"Oporrak afariketan" 6-12 urte bitarteko umeei zuzendutako udaleku irekiak dira. "Udan jolasetan" egitasmoa aldiz 5 urteko umeei zuzenduta dago.

Eibarko Udalak antolatuta uztailean izango diren udaleku irekien matrikula zabaldu egingo da maiatzaren 6an. "Oporrak afariketan" (6-12 urte bitartekoentzat) 2 txanda ditu uztailaren 1etik 12ra lehenengoa eta uztailaren 8tik 19ra bigarrena. "Udan jolasetan" egitasmoa 2007an jaiotako haurrentzat zuzendua dago, haur hezkuntzako azkenengo ikasturtekoentzat. Egitasmo honek txanda bakarra du, uztailaren 1etik 12ra.

Izen ematea:

Maiatzaren 6tik 9ra. Goizeko 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalea 3)

Izen ematearen prezioak:

Ume bakarra:60€

Bi anai-arrreba:100€

Hiru anai-arreba: 150€

Informazio gehiago behar izanez gero, 943708437 (Asier) eta 943206231 (Astixa) telefonoan jaso ahal izango duzu.