Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

OHZ,2014. Ordainagiri helbideratuak

2014/07/11

2016.06.30ean udalak kobratu ditu Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ-IBI) helbideratuta zeuden 2014. urteko erreziboak.

SEPA sistema  (eurotan ordaintzeko eremu bakarra) ezarri denez,  ordainagiri helbideratuei dagokienez, banketxeek beren bezeroei bidaltzen dieten informazioa aldatu egin da. Orain,  oinarrizkoagoak dira ematen diren datuak. Hona hemen datuon egitura:

 OHZ zbk: 2014-012345678 Bal Kat: 13000,00. Mota: 0,2811 Ho: ....
Ikusi erreziboa: http: //dokumentuak.gipuzkoa.net Erref: 0123456780000 Kodea: 123.

Banketxeak bidali dizun informazioak balio du ordainketaren egiaztagiri gisa.

Erreziboaren datu guztiak ezagutu nahi badituzu, datuok kontsultatu, inprimatu edo/eta gorde egin ditzakezu. Hauxe da egin behar duzuna datu guztiak ikusteko:

 

1.- Azpian agertzen den web-orrian sartu.

2.- Goian, eskumako aldean, erabili nahi duzun hizkuntza aukeratu. euskara-gaztelera.

3.- Sakatu  “ordainagirien xehetasunak” dioen lekuan.

4.- Ordainagiriaren titularraren NAN (ez ahaztu letra!) sartu.

5.- Zure banketxeak/aurrezki kutxak bidali dizun informazio horretan agertzen den erreferentzia eta agiriaren kodea sartu (goian emandako datuetan, gorriz,  azpimarratu duguna).

http://dokumentuak.gipuzkoa.net

OHARRA: Erreziboaren xehetasunak webgunean ikusteko  modurik ez baduzu, jar zaitez hartu emanean PEGORArekin, telefonoz deituta edo bertara etorrita.