Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ofizial makinista baten errelebo-kontratua

2015/04/28

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta lehenengo ariketaren eta bigarren ariketaren toki-egunak kaleratu dira.

Oposizioaldiaren lehenengo ariketa eta bigarren ariketa egun berean egingo dira, biak batera. Lehenengo ariketa deialdiaren oinarriei erantsitako gai-zerrendaren ezagutzari buruzkoa izango da, eta bigarrena, Eibarko udalerriaren ezagutzari buruzkoa. Lehenengo ariketa gainditzen ez duenari ez zaio bigarrena zuzenduko.

  • Eguna: 2015eko maiatzaren 13a (asteazkena)
  • Ordua: 10:00
  • Tokia: "Eibarko Ingeniaritza Industria Teknikoko Unibertsitate Eskola" (azterketa gela, 6. pisua). Otaola etorbidea 29. EIBAR

 

Oharra: aparkatzeko arazoak izaten dira leku faltagatik. Trenak eta tranbiak geldialdia egiten dute Unibertsitate pareko geltokian.


Informazio gehiago kontsultatzeko, sakatu hemen.