Nazioarteko lankidetza eta Garapena programaren diru-laguntzak eta Elkartasun Bekak eskatzeko epea zabalik

2014/11/12
Eibarko Udalak ematen dituen bi diru-laguntza hauen deialdiak GAOn argitaratu ziren azaroaren 10ean. Eskaerak egiteko epea 2014ko abenduaren 11an (hau barne) amaitzen da.
  • Nazioarteko lankidetza eta garapen programaren diru-laguntzak: Eibarko Udalak garapenerako programak antolatzeko eta garatzeko Gobernuz Kanpoko Erakundeei diru-laguntzak ematen dizkie, herrialde pobretuetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko jarduerak egin ahal izateko eta dauden desberdintasunak gainditzen laguntzeko. Orobat, garapenaren arazoarekin eta nazioarteko lankidetzarekin lotutako gizarteeraldaketarako heziketa Eibarko gizartean ezagutarazteko eta sustatzeko. Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.
  • Elkartasun Bekak: Eibarko Udalak Eibarko gazteen artean nazioarteko elkartasuna sustatzeko asmoz, lankidetzako bi beka –Elkartasun Bekak– ematen ditu. . Informazio gehiago lortzeko, sakatu hemen.