Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Munduko paisaiak: Sahara

Munduko paisaiak: Sahara

Programa

2013/11/04

Udal Liburutegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan herrialde sahararra ezagutarazteko

Euskadiko liburutegi publikoek tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen duen programa jarri dute abian bost urtetan jarraian: Liburutegia, topaleku. Baliabideak, materialak eta informazioa “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” izeneko taldeak lantzen ditu. Talde hori 11 liburutegik osatzen dute, tartean Eibarkoak, eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinatuta dago. 

Kanpaina honen helburua zera da: liburutegiek beren zerbitzuak kulturanitza eta aldakorra den gizartearen beharretara egokitzen dituztela erakustea. Gure liburutegira herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak. 

Eibarko Liburutegiak Maroko, Bolivia eta Txina herrialdeak landu ditu; pasa den urtean etorkinei gure hizkuntza ofizialak ikasteko lagungarri gertatu ahal zaizkien materialak bildu zituen kanpainarako prestatutako gida batean. Aurten Sahara landuko dugu, herrian kolektibo handia ez den arren, kanpainan parte hartu nahi duela adierazi duen elkarte batek – Eibar-Sahara elkartea – babestuta dago. 

Beraz Sahara herrialdea hurbildu nahi izan dugu gure liburutegira eta, aldi berean, gu ere herrialde horretara hurbilduko gara, beraien ohiturak, kultura, ahozko literatura eta tradizioak ezagutu nahian. 

Jarduera hau Liburutegi Zerbitzuaren finantziazioari esker egiten da; Horri esker, gidaren ia material guztiak lortu ahal izan ditugu, eta baita jarduera paralelo batzuk antolatu ere, Eibar-Sahara Elkartearekin elkarlanean; hemendik bere partaidetza eskertzen diogu. 

Gidari hasiera ematen dion sarreran horrela esaten dute: “Zatozte denok liburutegira eta, prestatu dugun gidaren bitartez, munduko leku txiki honetan bizi dutena ezagutuko duzue eta benetako Saharar sendia, alaia eta esker onekoa, izango duzue lagun betiko”. 

Eibar-Sahara elkartearekin elkarlanean prestaturiko jarduera guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gidako materialak Liburutegian egongo dira erabili nahi dituen edozein pertsonaren esku.