Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egingo du Eibarrek

Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egingo du Eibarrek

mugikortasun jasangarriaren astea 2012

2012/09/18

Eibarko udalak bat egingo du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin, mugikortasun eredu iraunkorragoa bultzatuz. Irailak 23rako hainbat ekimen antolatu dira, herriko hainbat elkarteren laguntzarekin, auto pribatua baztertu eta oinez, bizikletaz zein garraio publikoan ibiltzera animatuz.

Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin bat eginez (irailak 16-22), eta garraiobide iraunkorragoen erabilera sustatzeko helburuarekin, Eibarko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu datorren iganderako, Debegesa Garapen Agentzia, CDR, Euskotren, Debabarrena Txirrindulari Elkartea eta Eibarko Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin.

Eibarko herria bizitzeko leku atseginagoa bihur dadin, joan-etorrietarako auto pribatua bazterrean utzi eta oinez, bizikletaz zein garraio publikoan mugitzeko aldarria egingo da igandean Untzaga plazan: bizikleta elektrikoen erakustaldia, bizikletak konpontzeko tailerra, bizikleta martxa haur zein helduentzat, Debabarreneko garraio publikoaren mapa eta ordutegien banaketa...

IRAILAK 23, IGANDEA:

10:00 – 13:00. Untzaga plazan.

  • Bizikleta elektrikoen erakustaldia eta probatzeko aukera, dohainik.
  • Debabarreneko Garraio Publikoaren Mapa eta Ordutegien banaketa.
  • Pedal Eguna Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Publiko zabalari zuzendutako jarduera ugari: Zikloturista martxa, Mountain Bike martxa eta zirkuitu eta ginkana haurrentzat.

 

13:00 Untzaga plazatik:

  • Publiko zabalari zuzenduta, bizikleta martxa: Untzaga – Karmen - Untzaga.

 

Informazio gehiago: