Mugi txartela martxan Udalbusean ekainaren 4tik aurrera

2013/05/30
Udalbusa erabiltzen baduzu, udalak, Mugi txartela ateratzeko gomendioa ematen dizu.

Mugi txartela, datorren martitzenetik –ekainak 4- aurrera erabili ahal izango duzue Udalbusean. Txartel hori atera ezkero, autobusaren billete bakoitza 0,61 euro ordainduko duzu (gaur egun, 0,65 da). Ez ahaztu: ekainaren 4tik aurrera, udalbusaren billete edo txartel bakoitza,  1,10 euro ordaindu beharko da Mugi txartelik  eduki ezean. Horregatik diotsugu: atera Mugi txartela, zure onerako da eta.

Prezio berri hori Gipuzkoako Garraio Agintaritzak finkatu dituen tarifa berri horretatik dator. Erakunde horrek Gipuzkoako udalerrietako autobusen billeteendako edo txartelendako prezio-tarte bat finkatu zuen: txartel bakoitzaren gutxieneko prezioa  1,10 eurokoa izango da, eta txartelik garestiena 1,60. Eibarkoari preziorik merkeena ipini diogu.