Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mogel Isasi ikastola, "Kerik gabeko gelak" egitasmoaren kamiseta lehiaketako garaile

Mogel Isasi ikastola, "Kerik gabeko gelak" egitasmoaren kamiseta lehiaketako garaile

Mogel Isasi ikastolako ikasleak.

2016/05/31

DBHko lehenengo zikloko ikasleen artean tabakismoa prebenitzen laguntzeko egitasmoa da; helburua da adingabekoek tabakoarekin lehen kontaktua izateko adina atzeratzea. Udalbatza Aretoak hartu du Eibarko gela irabazleari saria emateko ekitaldia.

Eibarko Udaletxeak "Kerik gabeko gelak" programaren Eibarko gela irabazleari saria emateko ekitaldia hartu du gaur, hilak 31. Mogel Isasi ikastolak jaso du saria eta DBHko Eneko Treviño eta Unai Sologaistua ikasleak izan dira aurtengo diseinu lehiaketaren irabazleak. Ekitaldian izan dira Idoya Sarasqueta, Gizartekintzako Zinegotzia; Miren Dorronsoro, Osasun Publikoko eta Menpekotasunetako Zuzendaria; Elena Albisua, Osasun Publikoko Zuzendariordea, eta Juanma Suanzo, Debabarreneko OSIaren Mediku Zuzendaria.

Eibarren Mogel Isasi eta Aldatze ikastetxeek hartu dute parte egitasmoan aurten. Ikasgela guztiek marrazki bat, gutxienez, edo kamiseta baten diseinua egin dute, tabakismoa prebenitzeko mezu batekin, eta horrek, aldi berean, gazteek erre ez dezaten lagundu dezan. Debagoienean eta Debabarrenean hiru logotipo aukeratu dira Donostian lehiatzeko, eta azken fase horretan, Eibarko gazte biek egindakoa aukeratu dute saria jasotzeko. Gipuzkoan 24 ikastetxek eta 2.400 ikaslek hartu dute parte lehiaketan. EAE (Euskal Autonomi Erkidegoa) mailan, berriz, 7.500 ikaslek.

Epaimahaian Osasun Publikoko eta Menpekotasunetako ordezkariak izan dira, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoak eta Eibarko Udalekoak ere.

Tabakismoa prebenitzeko egitasmoa

1. eta 2.DBHko ikasleei zuzendutako europear egitasmo horrek lehenengo zikloko ikasleen artean tabakismoa prebenitzea du helburu; asmoa da gure adingabekoek tabakoarekin lehen kontaktua izateko adina atzeratzea.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira: tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea bigarren hezkuntzako ikasleen artean; ikasleen autoefikazia eta trebetasunak sustatzea ez erretzaile izaten jarraitu dezaten eta tabakismoaren inguruko ekimen prebentiboak indartzea, aldez aurretik, ikasgelan landutakoak.

Europear egitasmo horrek erabakiaren borondatezko izaera indartzen du, baita gazte taldearen konpromisoa, norberarengan eta besteengan konfiantza eta saria bizigarri edo estimulu bezala.