Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Memoriaren eguna ospatzeko ekitaldia domekan Udaletxean hiritar guztiei zabalik

2013/11/08

Herriko talde edo kolektibo guztientzat eta bertaratu nahi duten hiritar guztientzat ateak zabalik izango dituen ekitaldi xume horretan, lore-sorta bat jarriko da udaletxearen erdiko patioan terrorismoaren biktimak guztiak gogora ekartzeko jarrita dagoen plakaren aurrean; ondoren, minutu bateko isilunea gordeko da.

Euskadiko Memoriaren Eguna izango den egun berean antolatu du Eibarko Udalak oroitzapen ospakizuna: domeka honetan, azaroak 10, 12:00etan. Egingo den ekitaldi instituzionalean, terrorismoaren biktima guztiak gogora ekarri eta omenduko dira.

 Omenaldi horrekin, terrorismoak gure herrialdean hainbeste pertsonari eragin izan dion sufrimendua ekarri nahi da gogora; hiritar kontzientzia sendo bat finkatzen lagundu gura da; bakearen eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa berretsi; gure iraganari buruzko hausnarketa eta ezagutza sendotu, gure herrialdean, giza-eskubideak goitik behera urratuta, bizi izan diren bezalako gertaerarik berriro sekula gerta ez dadin.