Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Meetings at the Library: ingelesa praktikatzeko bilerak

2012/12/17

Ingelesa praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia hizkuntza hau praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.


Ordutegia

Bilerak astean behin izango dira, hain zuzen ere asteazkenetan 19:00etatik 20:30era, Liburutegian bertan.

Izen-ematea

Liburutegian edo inprimaki honetan

Dinamizatzailea

Dinamizatzailea Unibertsitateko praktiketako ikasle bat izango da eta berak proposatuko ditu gaiak, mintza praktikako taldeak moderatuko ditu, eta saiatuko da partaideek hitz egin dezaten eta beste hizkuntza batean euren ideiak adierazteko beldurra gal dezaten.

Informazio gehiago

 

etiketak: Biblioteca, Liburutegia