Maiatzaren 29an Kalian Jolasian

2015/05/29
Euskal Jaiaren barruan, ostiralean, Bizikleta plazan 5-8 urte bitarteko umeekin eta euren gurasoekin euskarazko jolasak egingo dira

Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz jardutea da, eta bide batez gure aittitta-amamen garaiko jolasak berreskuratzea.

Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak jolaserako prest egongo dira Bizikleta plazan. Jolasei amaiera emateko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako soinu-joleen laguntzarekin kalejira ederra egingo da.