Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Maiatzaren 21ean eta 23an umeen bertso jaialdiak Coliseoan

2013/05/21

Urtero bezala, maiatzean, Eibarko ikastetxeetako LH 5. eta 6. mailako ikasleek bertsotan egingo dute.

Maiatzaren 21ean, asteartean, La Salle, Aldatze eta Arrateko Andra Mari ikastetzeetako 160 ikasle igoko dira Coliseoko taula gainera.

Maiatzaren 23an, berriz, Iturburuko eta Amañako 133 ikasleren txanda izango da.

Saio biak 18:00etan izango dira

Eibarko 5 ikastetxeotako umeek ikasturte osoan zehar Bertsozale elkartearen Gu ere bertsotan egitasmoaren bidez bertsolaritza lantzen dute.

Helburu nagusia euskararekin jolas eginez ahozko maila hobetzea da.

Egitasmo hau Eibarko Udalak eta ikastetxeek finantzatzen dute.