Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Made in Eibar

2014/03/26

“Made in Eibar” (2014) IKASTAROA: MATRIKULAZIO EPEAREN LUZAPENA Eibarko Udalak bete ez den ikastarorako luzapen epea zabaltzen du. Aipatutako luzapena martxoaren 28an hasi eta apirilaren 2(e)an (biak barne) amaituko da.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: apirilaren 4ean 13:00etan

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren web-gunean egongo da apirilaren 4tik aurrera (14:00etatik aurrera). Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.net), apirilaren 4ean.