Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburutegiak beste sari bat jaso du maría Moliner lehiaketan

2014/11/11

Kultura Ministerioak irakurketa bultzatzeko ekimen onenetarikotzat hartu du "Mejorando el perfil profesional” proiektua.

Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak irakurketa sustatzeko antolatzen duen urteroko  Maria Moliner sariaren aipamen berezia jaso du, 50.000 biztanletik beherako liburutegiek irakurketa bultzatzeko antolatzen dituzten ekimen onenak saritzen dituena.

 “Mejorando el perfil profesional" izenburua du Juan San Martin liburutegiak aurten aurkeztu duen proiektuak; proiektu horri esker aukeratu dute eta sari gisa liburu-sorta bat jasoko du, Eibarko herri-liburutegiko bildumaren parte izango dena.

 María Moliner irakurketa bultzatzeko lehiaketa bat da, non liburutegietan irakurketa pizteko proiekturik edo jarduerarik onenak saritzen diren, irakurketa gizarteko kolektibo guztien artean sustatzeko xedez, eta batik bat umeen eta gazteen artean, horiexek baitira etorkizuneko heldu irakurleen oinarri eta zutabe.

 Ez da lehenengo aldia Juan San Martin Liburutegiak María Moliner lehiaketako sarietakoren bat irabazten duena, aurreko beste edizio batzuetan ere hainbat sari eskuratu izan baititu.  Aurtengoan, 2014koan, Eibarkoaz gain Elgoibar, Ermua, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Basauri,  Kanpetzu, Elorrio,  Iurreta, Muxika eta Zamudio  herrietako liburutegiak ere sarituak izan dira.  

Irakurketa bultzatzeko programa honek garrantzia estrategiko handia du sari-emaileentzat, izan ere, Espainiako biztanleen erdia baino gehiago baita 50.000 biztanletik beheko udalerrietan bizi dena. Horregatik du eragin handia ekimen honek.  Azken edizio hauetan udalerrien erantzuna oso positiboa izan da eta orain arte 2.200 udalerri baino gehiago izan dira 10.000 proiektu baino gehiago aurkeztu izan dituztenak.