Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburutegiak 2012ko txostena aurkezten du

2013/02/25

Txosten honetan pasa den urteko datu estatistikoak, egin ziren jarduerak, burutu ziren proiektuak, etab. azaltzen dira.

Pasa den urtean 132.203 bisita izan genituen Liburutegira. 2011n baino ea 1.800 pertsona gehiago etorri ziren Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzera.

Maileguan hartutako materialak ere gehiago izan ziren. Guztira 46.191, 2011n baino 2.900 gehiago.

Bazkide berriak, aldiz, gutxiago izan ziren. Hala eta guztiz ere, 474 pertsonek egin zuten iaz Liburutegiko karneta. Dakizuen bezala, karneta hori sareko beste liburutegietan ere erabali ahal da.

Funtsa ere 67.025 titulotara iritsi da, 2011n baino 3.133 ale gehiago.

Gehien mailegatu ziren liburuak hauek izan ziren:

Euskaraz:

  • Kirmen Uribe. Bilbao, New York, Bilbao. 90 bider mailegatu da (bi aleren artean)
  • Iñaki Irasizabal. Igelak benetan hiltzen dira. 12 bider.
  • Karmele Jaio. Musika airean. 33 bider.

Gaztelaniaz:

  • María Dueñas. El tiempo entre costuras. 142 bider mailegatuta (2 aleren artean).
  • Julia Navarro. Dime quién soy. 86 bider.
  • Sarah Lark. En el país de la nube blanca. 40 bider.

Bestetik, urtean zehar egindako jardueren artean, aipatu beharrekoak dira Zapatuko ipuineko saioak, non 422 umek parte hartu zuten; umeen irakurketa kluba eta helduen gaztelerazko irakurketa kluba, biok ondo finkatuta dagoeneko; Munduko paisaiak kanpainarako prestatutako gida, gure hizkuntzak ikasteko baliabideak jasotzen duena; jarri izan ditugun interesguneak eta egindako irakurketa gidak… besteak beste.

Aipatzekoa da ere Interneten dugun presentzia: Facebook, Twitter, Pinterest (tresna hau Liburutegian sartzen diren nobedadeen berri emateko erabiltzen dugu), eta blogak (Helduena, eta Umeena)

Txosten osoa irakurri nahi baduzu, sartu hemen.