Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Leioako Campusarekin lotura zuzena izango dute Eibarko ikasleek urriaren 1etik aurrera

2015/09/25

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibuseko UPV/EHU Leioa linea Eibarreraino zabaltzeko Udalaren eskaria onartu du. Honen ondorioz, ikasle eibartarrek Egogainen hartu ahal izango dute Leioara joateko autobusa goizeko 6:30ean eta 7:30ean. Autobusa, Ermuara bidean, Unibertsitatean ere geldituko da. Leioatik Eibarrera bueltatzeko aukerak berriz 4 izango dira: 13:10, 15:10, 18:10 eta 20:30.