Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lehikortasuna hobetzera zuzendutako azterlan teknologikoak egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

2014/03/31

Eibarko Udalak Eibarren finkatutako enpresei -50 langile edo hortik behera dauzkatenei- lehikortasuna hobetzera zuzendutako azterlan teknologikoak egiteko diru-laguntzak ematen ditu. Emango den diru-laguntza lehiakortasuna hobetzeko azterlanaren kostoaren %90ekoa izango da. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.350 eurotik gorakoa izango.

Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainak 30 (hau barne).

Informazio gehiago kontsultatzeko, sakatu hemen.