Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

LED luminariak aldatzeko lanak burutuko dira Jardineta kalean, Argatxa Jardinetan, Unberako errepidean eta Aginaga auzoan

2015/07/29

Luminariak ordezkatzeko lanak 2015eko abuztuaren 6an hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, lanok hilabeteko iraupena izango dute. Aurrekontua 64.621,02 eurokoa da.

LED luminariak ordezkatzeko lanak burutuko ditu Electricidad Perosanz enpresak Jardineta kalean, Argatxa Jardinetan, Unberako errepidean eta Aginaga auzoan. Lanok 2015eko abuztuaren 6an hasiko dira eta, aurreikuspenen arabera, hilabeteko iraupena izango dute. Aurrekontua 64.621,02 eurokoa izango da; proiektua URB-Grade egitasmoaren barruan kokatzen da, eta Europako Batzordearen diru-funtsekin ordainduko dira lanak, zazpigarren esparru-programaren barruan.

Ekintza honen bitartez, orduko 78.658 KW aurreztea aurreikusten da, eta hortik estimatzen da urteko 11.000 €-ko aurrezkia.

URB-Grade egitasmoa

URB-Grade proiektu europarra da eta Eibarrek Udalaren eta IK4-Teknikerren bidez hartzen du hor parte. Azterketaren xedeak hauexek ditugu: alde batetik, elektrizitate-kontsumoa aztertzea, eta bestetik, gune publikoari eragiten dioten hainbat alderditatik kontsumoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko bideak bilatzea. Eibarko kasuan herriko argiteria hartu izan da ardatz gisa.

Proiektuaren xedea, Europa osoko tokiko arduradunei, energiaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko duten ekintzak, gastua murriztuko dutenak eta leku jakin bateko hiritarren bizi-kalitatea hobetuko dutenak lehenesteko eta aukeratzeko aukera eta erabakiak hartzeko bidea eskainiko dien programa diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea izan da.

Eibarren, Jardiñetan, Erisono industrialdean eta Ipurua aldean, dagoeneko, sentsore batzuk daude jarrita argiteriak argi gehiago edo gutxiago emateko, oinezkoen eta ibilgailuen mugimenduaren beharren arabera.