Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan bila bazabiltza, hasi biharrian!

2015/04/14

Talde tailerrak eta bakarkako orientazioa Portalean enplegua bilatzen trebatzeko

Eibarko Udaleko Garapen ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak, Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eta Daiteke gizarte aholkularitzak, bere indarrak batu dituzte enplegu tailer batzuk antolatzeko. Guzti hau Lanbideren laguntzarekin izan da.

Asmoa zera izan da: langabezian dauden pertsonei lagundu lan bat bilatzeko beharrezkoak diren trebetasunak lortzen edo lan hobea nahi dutenei pauta batzuk eman hori nola lortu ahal duten erakutsiz.

Liburutegiak parte hartuko du programa honetan enplegua bilatzen laguntzeko duen materialak eta enplegua bilatzeko Interneten dauden baliabideak ezagutarazten. Tailerren programa osoa hemen duzue.

Izena emateko deitu 943 820 180 telefonora (Olaia / Ainhoa) edo bidali mezua olaia@daiteke.com edo  ainhoa.erkiaga@daiteke.com e-mailetara.

Bakarkako orientazioa ere egingo da. Astearte eta asteazkenetan izango da apirietik irailera, aurretik hitzordua hartuta