Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Lan Batzordeen, Ordezkaritzen eta Patronatu eta Fundazioen osaera onartu du Eibarko Udalak

2015/07/15

Guztira, lau Lan Batzorde eta beste lau Ordezkaritza berezi osatu dira. Bestalde, Patronatu eta Fundazioetako Batzarretan; Debabarreneko Mankomunitatean eta Gipuzkoako Lurralde Garraio Agintaritzan parte hartuko duten zinegotziak izendatu dira.

2015eko uztailaren 14an egindako Osoko Bilkuran Lan Batzordeen, Ordezkaritzen eta Patronatu eta Fundazioen osaera onartu zen. Gainera, azken horietako Batzarretan, Debabarreneko Mankomunitatean eta Gipuzkoako Lurralde Garraio Agintaritzan parte hartuko duten zinegotziak izendatu ziren.

Lan Batzordeak

Antolaketa Erregelamenduaren arabera Lan Batzorde bakoitzak batzordeburua eta zazpi bokal baditu ere, behin-behinekoz –harik eta Alkatetzak Udal Taldeekin duen negoziazio-prozesua amaitu arte, eta bokalen banaketari buruzko proportzionaltasun printzipio horretatik ahalik eta gertuen ibiltzeko – PSE-EE Taldeak bokal bi izendatu ditu eta gainerako Udal Taldeek bokal bat talde bakoitzeko. Modu horretan, Lan Batzordeek izango duten egitura honako hau da:

  • Erakunde, Lurralde eta Lege gaietarako Lan Batzordea:

PSE-EE: Patricia Arrizabalaga Larrañaga. (Ordezkoa: Ana Telleria Echeverria.)

Pedro Escribano Ruiz de la Torre. (Ordezkoa: Francisco Javier Lejardi Legarreta.)

EH BILDU: Gorka Errasti Bernedo. (Ordezkoa: Josu Cristobal Churruca.)

EIBARKO EAJ-PNV:  Eva Juez Garmendia. (Ordezkoa: Jaime López de Guereñu.)

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.  

  • Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Bat­zordea:

PSE-EE: Alberto Albistegui Zamacola. (Ordezkoa: Ana Telleria Echeverria.)

Patricia Arrizabalaga Larrañaga.(Ordezkoa: Arcadio Benítez Dávila.)

EH BILDU: Gorka Errasti Bernedo. (Ordezkoa: Igone Lamarain Cobo.)

EIBARKO EAJ-PNV: Eva Juez Garmendia. (Ordezkoa: Jaime López de   Guereñu.)

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.  

  • Hirigintza, Obra eta Ingurumen Lan Batzordea

PSE-EE: Ana Telleria Echeverria. (Ordezkoa: Arcadio Benítez Dávila.)

Eneko Andueza Lorenzo. (Ordezkoa: Pedro Escribano Ruiz de la Torre.)

EH BILDU: Igone Lamarain Cobo. (Ordezkoa: Gorka Errasti Bernedo.)

EIBARKO EAJ-PNV: Maria Elena Ibañez Anuncibay. (Ordezkoa: Josu Mendicute Rodríguez.)

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.  

  • Pertsonal Lan Batzordea

PSE-EE: Maria Isabel Larrauri Arriaga.  (Ordezkoa: Alberto Albistegui Zamacola.)

Arcadio Benítez Dávila.  (Ordezkoa: Patricia Arrizabalaga Larrañaga.)

EH BILDU: Ana Francisca Astigarraga Arrizabalaga.  (Ordezkoa: Gorka Errasti Bernedo.)

EIBARKO EAJ-PNV: Jaime López de Guereñu.   (Ordezkoa: Maria Mercedes Garate Larrañaga.)

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.  

Ordezkaritza bereziak

Bestalde, atzo, hilak 14, ospatutako Osoko Bilkuran eta alkatetzaren dekretuaren bitartez osatu ziren Ordezkaritza bereziak honako hauek dira:

  1. Kirol Ordezkaritza: Eneko Andueza Lorenzo.

  2. Baserri-alkatetzaren Ordezkaritza: Francisco Javier Lejardi Galarraga.

  3. Gobernua Zabalik Ordezkaritza: Ana Telleria Echeverria.

  4. Gazteria Ordezkaritza: Patricia Arrizabalaga Larrañaga.

Patronatu eta Fundazioak

Udalbatzarrean jorratu zen azken puntuan Patronatu eta Fundazioetako Batzarretan, Debabarreneko Mankomunitatean eta Gipuzkoako Lurralde Garraio Agintaritzan parte hartuko duten zinegotzien izendapenak onartu ziren.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen Batzarrean parte hartuko duten kideak honako hauek dira: Arcadio Benítez Dávila, Alberto Albistegui Zamacola, Pedro Escribano Ruiz de la Torre eta Maria Isabel Larrauri Arriaga.

Horrez gain, Francisco Javier Lejardi Galarragak eta Arcadio Benítez Dávilak, ordezko bezala, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusian parte hartuko dute.

Patronatu eta Fundazioen osaera honako hau da:

  • Kiroletarako Udal Patronatua

PSE-EE: Alberto Albistegui Zamacola. Patricia Arrizabalaga Larrañaga.

EH BILDU: Igone Lamarain Cobo. 

EIBARKO EAJ-PNV: Maria Mercedes Garate Larrañaga.

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.

  • San Andres Fundazioa edo Ospitala-Nagusien Egoitza

PSE-EE: Dña Idoya Sarasqueta Aramburu.

EH BILDU: Ana Francisca Astigarraga Arrizabalaga.

EIBARKO EAJ-PNV: Maria Elena Ibañez Anuncibay.

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.

  • “Juan Bautista Guisasola” Herriko Musika Eskolaren Patronatua

PSE-EE: Maria Isabel Larrauri Arriaga. Alberto Albistegui Zamacola.

EH BILDU: Gorka Errasti Bernedo.  

EIBARKO EAJ-PNV: Josu Mendicute Rodríguez.

IRABAZI: Itoitz García-Antón Lorenzo.