Kaleko Komuna berria

2011/05/16
2011ko maiatzaren 11tik, erabil daiteke komun publiko berria, Urkizuko pasealekuan dagoena, kioskoaren parean.

Astezkena, 2011ko maiatzaren 11tik, erabil daiteke komun publiko berria, Urkizuko pasealekuan dagoena, kioskoaren parean.  Komun hori edozeinek erabil dezake eta egunero dago martxan, goizeko 6,30etatik gaueko 11k arte. Neurri hauek ditu: 4 metro luze x 2,2 m. zabal eta 2,7 m. altura.

Kanpotik eta barrutik, zoruak eta paretak gresitezkoak eta altzairu herdoilgaitzezkoak dira. Komun barruan argi artifiziala dago baina baita argi-zulo bat ere, argiari sartzen uzten diona. Komuna berez garbitzen da eta berogailuduna da, beraz, beti du hotz-bero berdina eta aireberritze etengabea du airea berritzeko. Komun barruko gauzak ere apurtu ezinak dira: komuna eta pixatokia egitura barruan daude sartuta eta pieza bakarra osatzen dute.  Barruan, komunaz gain, kakoa, ispilua, xaboiontzia eta eskuak sikatzeko aparatua daude.

Irisgarritasunaren alorreko araudia bete egiten du eta komun barruan 1,8 metroko biraketa-diametroa errespetatzen du, eskuak oratzeko barrarekin, finkoa eta zabukaria.

Bestalde, barrutik, ateak irekitzeko sistema 2 ditu. Bata, betikoa: metro bateko altuera baten dagoen botoi bat sakatuta; bestea larrialdietarako sistema bat da, barruan jausiz gero, sakatzeko botoia lurretik 30 cm. ingurura duena. Kanpokoko aldean beti dago adierazle bat, komuna libre, okupatuta edo zerbitzuz kanpo dagoela esan.

Komunaren kanpoko aldean zutikako 3 pixatoki jarri dira, altzairu herdoilgaitzezkoak.

Ekipamendu berri honek 51.500 euroko inbertsio bat egitea eskatu du. Honekin, hiru dira jada  gure hirian dauden komunak.