Jardiñeta eta Ipurua kaleetan argiteri publikoan egin behar diren lanei buruz bilera informatiboa

2014/05/06
URB-Grade proiektu europarrarekin lotuta, datozen asteetan Ipurua eta Jardiñeta kaleetako argiteri publikoan egin behar diren instalazio lan batzuk azaltzeko, bihar, asteazkenak 7, arratsaldeko zazpiretan, Ignazio Zuloaga Batxillergo Institutuko areto nagusian, lanak jasoko dituzten kaleetako auzokideentzako bilera informatibo bat egingo da.

Alkatea, IK4-Teknikerreko proiektuaren arduraduna eta Udaleko Zerbitzu Burua egongo dira tokian, auzokoei proiektua, bertan Eibarri tokatzen zaion zatia eta esandako kaleetan zein lan egin behar diren azaltzeko.

Lanak Ipurua Kalean (autopistako zubitik hegoalderuntz 1,3 eta 5 atarien inguruan) eta Jardiñeta Kalean 9-14 atarietatik bariantearen sarrerarte egingo dira, kale horretako 29, 31, 33 eta 35 atariak barne.

Urb-Grade proiektu europarra argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa lotuta dago, bertan Eibarko Udalak eta IK4-Tekniker elkarlanean dabiltza.