Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Izena emateko epea zabalik euskararen transmisioari buruzko II. mintegian

2012/04/23

Maiatzaren 8an Eibarren izango den Transmisioari buruzko II. mintegian izena emateko epea irekita egongo da maiatzaren 4 arte. Interesatuek ...Eta Kitto! Euskara Elkartera deitu behar dute (943200918) edo e-maila idatzi normalizazioa@etakitto.com helbidera.

Mintegia udaletako euskara teknikariei, euskara elkarteetako teknikariei, ikastetxeetako eta euskaltegietako irakasleei, aisialdi taldeetako begirale eta arduradunei zuendua dago batez ere.

Euskararen transmisioaren gaia hain garantzitsua izanik, ezibestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea eta plangintzak definitzea.

Egun osoko mintegia izango da, goizeko 9etan hasi eta arratsaldeko 6ak aldera arte. Ikusi egitaraua hemen. Izen-ematea 20€ ordaindu behar da (bazkaria barne dago)

Mintegiaren antolatzailea ...Eta Kitto! Euskara Elkartea da, Eibarko Udalaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.