Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek Espainiako II. Jiu Jitsu Kopa hartuko du bihar larunbata

Eibarrek Espainiako II. Jiu Jitsu Kopa hartuko du bihar larunbata

Irudian (ezkerretik eskumara), Manu Aguirre Kalamua Judo Klubeko zuzendaria, Miguel de los Toyos Alkatea, eta klubeko kide den Hegoi Esteban.

2016/11/04

Ipurua Kiroldegiak autonomi ezberdinetako 170 judoka inguru bilduko ditu. Borroka eta Ne-Waza modalitateetan jokatuko dute parte-hartzaileek, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.

Kalamua Judo Elkarteak antolatutako Eibar Hiriko Espainiako II. Jiu Jitsu Kopa ospatuko da gurean datorren asteburuan. Eibarko Udalaren eta beste enpresa eta erakundeen laguntzaz antolatutako ekimena da. Norgehiagoka guztiak Ipurua Kiroldegian izango dira aurten ere. Hala adierazi zuten prentsaurrekoan Miguel de los Toyos Alkateak, Manu Aguirre Kalamua Judo Klubeko zuzendariak eta Hego Esteban, klubeko kide batek. Ne-Waza -judoa lurrean- eta borroka modalitateetan jokatuko dute parte-hartzaileek, eta gizonezkoak zein emakumezkoak arituko dira lehian, Eibarko eta Estatu osoko 170 judoka inguru. Pisaketa ostiral arratsaldean edo larunbat goizean egin ahal izango da.

Larunbatean, azaroak 5, 10:00etatik 14:00etara, lehiaketa izango da borroka modalitatean, gizonezko eta emakumezkoekin. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, parte-hartzaileak -gizonezkoak zein emakumezkoak- Ne-Waza modalitatean arituko dira norgehiagokan. Egun bat beranduago, igandean, azaroak 6, Gipuzkoako Senior Txapelketa ospatuko da, 10:00etatik eguerdira arte, Ipurua Kiroldegian. Gainera, biharko txapelketan, judoarekin harreman zuzena zeukan eta Manu Aguirreren lagun min zen Julen Madinaren oroimenez minutu bateko isilunea gordeko da.

Garrantzi handiko ekitaldia

Espainiako koparen maila duten kirol ekitaldiek Espainia osoko kirolariak erakartzen ditu eta, kasu honetan, 17 autonomien klubetako presentzia izatea espero da, Andorra, Portugal eta Frantzia barne, baita federazioetako ordezkaritzena eta kirol-epaileena ere.

Kluba eta txapelketa bera irabazi asmorik gabekoak dira, eta helburua da Judoa eta Jiu Jitsua sustatzea eta promozionatzea, 14 urtetik gorako gazteei zuzendutako deialdian. Judoa bera Unescok aitortu du. Ekimenak Eibarko Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren babesa dauka eta parte hartu duten beste kolaboratzaileak honako hauek dira: Udal Kirol Patronatua, El Corte Inglés, Eroski, ABC, Somos Asesores, Cadena SER, BOSCH Service, SD Eibar Fundazioa, Intersport Askasibar eta Azitain Erretegia.

etiketak: Eibar, Judo, Jiu Jitsu