Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iparragirre kaleko 10ean 42 BOE esleitzeko behin behineko zerrendak argitaratu dira

2012/01/19

Erreklamazioak aurkeztu ahalko dira zerrenden edukiaren aurka, otsailaren 3ra arte, PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.

Eibarko Udalak onartu ditu egingo den zozketarako behin behineko zerrendak, bigarren oinarriko betebeharrak betetzen dituztenek egindako eskaerak aukeratuz. Erroldatze eta diru sarrerei dagozkien betebeharrak bete ez dituztenen eskarien zerrendak ere onartu ditu.

Eskaera horietan ageri direnen izen-abizenek osatutako zerrenda horiek jendaurrean ipiniko dira PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, eta udaleko web orrian.

Erreklamazioak aurkeztu ahalko dira zerrenden edukiaren aurka 15 egun naturaleko epean, otsailaren 3ra arte, PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan.

Hemen sakatu zerrendak begiratzeko.