Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingelesa praktikatzeko bileretan izena emateko epea zabalik

2013/10/28

Liburutegiak "Meetings at the Library" programa jarri du martxan berriro

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak Meetings at the Library jarduera berriz jarriko dumartxan; hau da, ingelesa praktikatzeko taldeak antolatuko ditu. Oraingoan, bi talde egongo dira, asteko egun desberdinetan eta egutegi desberdinarekin. 

Bata asteazkenetanbilduko da azarotik otsailera arte, eta bestea ostiraletan azarotik ekainera arte. Kasu bietan ordutegia berdina izango da: 19:00etatik 20:30era, Liburutegian bertan. 

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatu dira jarduera honetan. Liburutegia hizkuntza bat praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitzakiaz biltzeko topalekua izan da. Berriromartxan jartzen da uda pasa ondoren Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako hitzarmen bati esker. Hitzarmen honen bitartez, ikasleek praktikak egiten dituzte eta ordainean, kredituak lortzen dituzte. 

Saioak hizkuntza menperatzen duten pertsonek dinamizatuko dituzte eta horiek izango dira gaiak proposatuko dituztenak. Dinamizatzaileek mintza praktikako taldeak moderatuko dituzte, eta saiatuko dira partaideek hitz egin dezaten eta beste hizkuntza batean euren ideiak adierazteko beldurra gal dezaten. 

Izena emateko epea urriaren 25etik azaroaren 4ra izango da. Kanal hauek erabiliz egin ahal izango da: 

Baldintza orokorrak

Talde bakoitzeko 25 pertsona onartuko dira. Izena emateko epea bukatu ondoren, plazak baino jende gehiago apuntatu bada, zozketa publikoa egingo da azaroaren 5ean, Liburutegian bertan. Talde bat osatzen bada eta bestea ez, aukera emango zaie erreserban gelditu diren pertsonei osatu ez den taldean izena emateko, zerrendaren ordena jarraituz. 

Behin betiko zerrendak Udaleko webean www.eibar.es publikatuko dira azaroaren 6an. Jarduera doakoa da, baina ez dira onartuko 3 asistentzia falta baino gehiago. Laugarren faltarekin, erreserban dagoen hurrengo pertsonari emango zaio aukera. 

Bi taldeen saioak azaroaren 6an eta 8an hasteko asmoa dago. 

Jarduera honek hizkuntzen autoikaskuntzaren inguruan Liburutegia egiten ari den lana osatzen du. Helburu nagusiak hauek dira: 

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formalean ikasteko erabiltzea.
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea.
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea.
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea.
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian.
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia.
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.