Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aukera Liburutegian

2015/01/09

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia partehartzaileak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.


Izen-ematea: Urtarrilaren 8etik 14ra, Liburutegian edo blogean bertan jarri ditugun inprimakietan (frantsesa eta ingelesa). 25 pertsona onartuko dira bakoitzean.