IKTailerrak

2013/01/04
Eibarko Udalak lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat teknologia berrietan oinarritutako ikastaroak antolatu ditu. Tux typing, Tux painting, Pixton for fun eta Scratch.

TUX TYPING, TUX PAINTING eta PIXTON FOR FUN

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek Tux typing, tux painting eta Pixton for fun programak ikasteko aukera izango dute. Txandak eta ordutegiak eskaera egiteko orrian aukeratu ahal izango dituzte. Ume bakoitzak 3 egunetako tailerra izango du. Hona hemen ordutegiak:

Urtarrilak 19, otsailak 2 eta 16:

  • 10:30etatik 11:30etara.
  • 11:30etatik 12:30etara.
  • 16:00etatik 17:00etara.
  • 17:00etatik 18:00etara.


Martxoak 2, 9 eta 16:

  • 10:30etatik 11:30etara.
  • 16:00etatik 17:00etara.
  • 17:00etatik 18:00etara.

 

Ikastaroaren prezioa 7€ izango da Eibarren erroldatutakoentzat eta 14€ kanpokoentzat.

Tux typing Tux painting eta Pixton for fun eskaera egiteko inprimakia bertan eskuratu dezakezu.

Tux typing Tux painting eta Pixton for fun Ikastaroaren informazio guztia eskuratzeko sakatu hemen.


SCRATCH

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek SCRATCH programa  ikasteko aukera izango dute. Txandak eta ordutegiak eskaera egiteko orrian aukeratu ahal izango dute. Ume bakoitzak 3 egunetako tailerra izango du. Hona hemen ordutegiak:

Urtarrilak 26, otsailak 9 eta 23: 

  • 10:00etatik 11:30etara.
  • 11:30etatik 13:00etara.

 

Martxoak 2, 9 eta 16:

  • 11:30etatik 13:00etara.

 

Ikastaroaren prezioa 10€ izango da Eibarren erroldatutakoentzat eta 20€ kanpokoentzat.

SCRATCH eskaera egiteko inprimakia bertan eskuratu dezakezu.

SCRATCH ikastaroaren informazio guztia eskuratzeko sakatu hemen.

 

Ikastaro guztiak Eibarko UEUko irakasleek emango dituzte Umeen Juan San Martin Liburutegian. Eskaera egiteko epea urtarrilaren 7tik 14ra (biak barne) izango da. Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira.