Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Iguálate - Curriculum Invisible" kanpaina ibiltaria Untzagan

"Iguálate - Curriculum Invisible" kanpaina ibiltaria Untzagan

Bidez Bide logo

2014/06/27

Bidez Bide elkarteak, hurrengo uztailak 4ean, ostirala, atzerriko ikasketen homologaziorako aholkularitza kanpaina ibiltaria Eibarrera ekarriko du.

Hurrengo uztailak 4ean, ostirala, 10.00etatik 14.00etara, Bidez Bide elkarteak atzerriko ikasketen homologaziorako informazio puntu ibiltaria ekarriko du Untzaga plazara.

Batez ere, beraien jatorriko lurraldeetan formakuntza eta prestakuntza profesionala duten eta etxeko eta zaintza lanetan dauden emakumeen curriculumak agerian jarri eta ezagutaraztea da ekintza honen helburua. Gainera, kanpaina honek, biztanleria autoktonoa errealitate ezezagun honetaz sentsibilizatzea ere du helburu.

Ekintza hau Bidez Bide Gizarte sustapenerako kultur arteko elkarteak antolatu du, Eibarko Udaleko Immigrazio alorrarekin elkarlanean.

Biztanleria guztiarentzat zabalik egongo den doako zerbitzua da.