Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hondakinak gaika biltzeko 25 zaborrontzi berri jarriko ditu Udalak

2017/03/08

Datozen egunetan falta diren beste zaborrontzi guztiak jarriko dira kale hauetan: Toribio Etxebarria, Zuloaga, Untzaga plaza, Txaltxa Zelai, Urkizu pasealekua, Berdintasunaren Pasealekua, Torrekua, Legarre eta San Andres pasealekua.

Datozen egunetan, hondakinak gaika biltzeko diseinaturiko 25 zaborrontzi berri jarriko dira Eibarko kale batzuetan. Paperontzi hauek, lau konpartimentu ezberdin dituztenez, hondakinak banatzeko aukera ematen diete erabiltzaileei, beraien etxeetan egiten duten modu berean.

Sistema honen bitartez, Eibarko bide publikotik ibiltzen diren biztanleak beraien hondakinak modurik egokienean deuseztatu ahal izango dituzte. Zaborrontzien koloreei esker, konpartimentuak erraz bereiz daitezke: urdina paperarentzako, horia ontzientzako, marroia hondakin organikoentzako eta grisa bestelako hondakinentzako.

Zaborrontzi hauetako batzuk dagoeneko jarrita daude modu esperimentalean Eibarko Bizikleta plazan honen berrurbanizazioarekin batera, eta abendutik daude erabilgarri. Datozen egunetan falta diren beste zaborrontzi guztiak jarriko dira kale hauetan: Toribio Etxebarria, Zuloaga, Untzaga plaza, Txaltxa Zelai, Urkizu pasealekua, Berdintasunaren Pasealekua, Torrekua, Legarre eta San Andres pasealekua.

“Eibarko Udaletik etxetik haragoko birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea dugu helburu, ohitura hau eguneroko bizitzako eremu guztietan erabili dadin, eremu publikoak barne. Zentzu honetan, zaborrontzi hauen erabilera egokia eskatzen dugu.” azaldu du Pedro Escribano Eibarko Udaleko Zerbitzuetako zinegotziak.  Hiri-altzari berri hauen instalazioa hondakinei buruzko sentsibilizazio kanpaina batekin batera etorriko da, gai honekin harremana duten antzemaniko hainbat arazo murriztu nahian.

Zaborrontzi berriek 90 litroko edukiera dute eta bere zilindro-formagatik nabarmentzen dira,  orain arte kaleetan herritarrek aurki zitzaketen paperontziek zuten itxura mantentzen dutelarik.

Hiri-altzari berri honen zuzkidurak denboran jarraituko du, datorren urtean beste 15 paperontzi berri eskuratzeko asmoa baitago, herritarren iradokizun eta hautemandako beharren arabera kokatuko direnak. Oinezko gehien igarotzen diren zonaldeetan, orain dauden zaborrontziak berriengatik ordezkatuko dira, gaur egun dauden zaborrontzi horietako batzuk mantenduz.