Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hitzaldia: "Trilogia del Baztan": amatasunaren itzalak

2015/03/04

Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko egitarauaren barruan antolatu du Eibarko Udalak hitzaldia

Dolores Redondo-ren “Baztango trilogia” (“Zaindari ikusezina“, “Hezurren ondarea” eta “Eskaintza ekaitzari“) azken fenomeno literarioetako bat da. Milioi erdi ale baino gehiago saldu ditu Estatuan, eta bere lehen tituloa, “Zaindari ikusezina”k bere bertsioa du komikian eta saga osoaren bertsio zinematografikoa prestatzen ari dira.


Trilogia honen arrakasta justifikatuta dago bere originaltasuna eta literatur kalitatea kontuan izanda. Ondo orekatuta dago tentsio eta intrigari dagokionez, nahitaezkoa dena polizia-nobela baten arrakastarako. Aukeratutako espazioak, Baztango Aranak, lortu du irakurle askorekiko lotura, baina lanaren gaineko interesa piztu duten faktoreak hiru dira: euskal elementu mitologikoa, erritu satanikoak eta amatasunaren itzala.


Josune Muñoz-ek (Skolastika) proposatzen digu elkarrizketa bat liburu hauek irakurri dituzten edo baraiei edo antzeko gaiei buruzko interesa duten pertsonen artean. Trilogia honetaz baliatuz, funtsean amatasun-ereduan sakonduko da, bi orduko iraupena izango duen hitzaldi-eztabaida-elkarrizketa baten bitartez.