Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Haur eta gazte literatura ez sexista: irakurketa gida

2013/03/11

Liburutegiak hezkidetzarako baliagarria izan daitekeen irakurketa gida atera du.

Ipuinen bidez, familian, eskolan eta gizartean, mezuak zabaltzen joan dira belaunaldiz belaunaldi arrakasta handiz. Kontatzen diren istorioek beti helburu hezitzailea dute, ikasbide bat helarazi nahi dute, asmo konkretuei erantzunez.

Ipuin horiek, beraz, ez dira neutralak, ideia batzuk transmititzen dituzte, estereotipo batzuk.

Gida honekin estereotipo horiek apurtzen saiatu gara.

Baina kontua zera da: halako gaien aurrean (Hezkuntza zehar-lerroak izendatuak) lehentasuna ematen zaiola baloreei, mezuari, irakasteari... Eta balio estetikoa eta literarioa askotan bigarren mailan lagatzen da. Eta hori... penagarria da.

Hona hemen aipatutako gida

Material guztiak ikusgai egongo dira hile honetan Umeen Liburutegian.