Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure hizkuntzak ikasteko aukera... Liburutegian

2012/11/20

Liburutegiak etorkinei gure hizkuntzak ikastea errazteko gida bat atera du

Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen programa jarri dute abian: “Liburutegiak topaleku”.

Baliabideak, materialak eta informazioa, “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” taldeak lantzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinatuta. Talde horretako partaide garenez, Hernaniko Liburutegiarekin batera gida bat prestatu dugu Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian izenburupean.

“Hizkuntza da herriaren talentuaren lehenengo tresna”, esaten zuen Henri Bayla, Stendhal, idazle frantziarrak. Alfabetizazioa, ezagutza, gizarteratzea... hizkuntzaren bidez burutzen da dena, hizkuntza baita norbanakoaren nazio nortasunaren adierazle, kultura nortasunaren adierazle eta, hainbatetan, erlijio-nortasunaren adierazle ere bai"  (El Correo de la Unesco, 2008, n. 1)

Etorkinentzat oso garrantzitsua da bizi izateko aukeratu duten autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialak ezagutzea, bisatu bat da, eta hori jakin badakigu guk; horrexegatik, bide hori errazteko asmoz, hizkuntzak ikasteko material egokiak eskaintzen dizkiegu liburutegietatik.


Informazio gehiago