Gerra zibilaren interpretazio zentroak ateak irekitzen ditu

2015/01/23

Arrateko aterpetxean oroimenerako gune bat egongo da, harrera leku eta abiapuntu izango dena Arratera, Akondiara, Kalamuara, Urkora eta ingurura abiatuko den jendearentzat. Bertan bisitariari garrantzi handikoak izan ziren gerra gertakizunak ezagutzeko aukera emango zaio, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren frentea 7 hilabetean  bertan egon zenean, Eibar inguratzen duten medietan jazo ziren gertakizunak ezagutzekoa.

Aterpetxean honako hauek ikus daitezke: gerra garaian hiria eta bere ingurua nolakoak ziren erakusten duen maketa modernoa, gerran aritu ziren bando desberdinen uniformeak, borroka-zona erabilitako gerra-materiala, Gerra Zibililaren gordintasuna Eibarren bizi izan zutenen lekukotzak jasotzen dituen ikusentzunezkoa, garai hartako propaganda kartelak eta abar.

Aterpetxea bisitatu ondoren, aurkarien gertutasunagatik eta borroken iraupen luzearengatik Euskadin Gerra Zibilak izandako gerrako frenterik latzena izan zena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Gerra zibilaren interpretazio zentroak ateak irekitzen ditu

"Arrateko eliza, matxinatuek Karakatetik botatako kanoikadek suntsitua" I. Ojanguren Fondoa. Eibarko Udala.