Goian bego Txema Cornago

2012/10/26
Eibarko Udalak, hildako Txema Cornagoren lagun eta familiko guztiei doluminak eskaini nahi dizkie. Antzerkia eta musikaren alde egindako lana eskertu besterik ez daukagu. Antzerki Jardunaldietako erdia joan zaigu, pertsona bikaina eta Eibarko kulturaren alde hainbeste lan egindako gizon jatorra. Goian bego, Txema.