Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gizarte zerbitzuen arreta bikoiztu egin da 2009az geroztik

2012/04/23

Igoera handiena 2010. urtean izan zen; 2011n, % 8,5ean gehitu zen. Arreten % 44,49a, 65 urtetik gorako pertsonei eskainitakoa da.

Ana Rodriguez Gizartekintza saileko zinegotziak eta, Saileko arduradunak, Jaione Azkuek, gaur goizean plazaratu dute 2011ko gizarte zerbitzuen memoria. Joan zen urtean, sailak, 4.730 arreta eskaini zituen, 2010. urtean (4.357) baino 373 gehiago eta 2009. urtean (2.450) baino 2.280 gehiago. Datu horiek ongi erakusten dutenez, krisialdia 2009. urtean hasi zenetik, Gizartekintza sailera egin diren bisitak % 93an gehitu  dira.  Igoera handienak 2009. eta 2010. urteetan izan ziren. 2011. urtean, % 8,5eko igoera izan zuten bisitek.

Saileko profesionalek gestionatzen dituzten prestazio-motak nolakoak diren ikusita, pertsona nagusiak dira hartzen diren arreta-talde ugarienak (% 44,49) eta, ondoren, diru-baliabide gutxi edo zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonak (% 41). Datu horiek gaur egun dagoen errealitatea islatzen dute: biztanleria zahartzen doa, krisialdi ekonomikoko egoera dago.  Horiez gain –hala ere, gutxiago- ezintasunarekin, immigrazioarekin, emakumearekin, familiarekin eta adin txikikoekin zerikusia duten gaiak ere izan ditugu esku artean.

Gizarte zerbitzuak sistema publikoaren barruan daude eta izan den arreta-kopurua ikusita, garbi ikusten dena da eibartar kopuru handi batek izan duela eta duela hartu emana sistema publiko horrekin.  Eibarren honela daude eratuta: administrazio-atala, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak  eta esku-hartze komunitarioa.  Hiru atal horietan biltzen da Sailak eskaintzen duen zerbitzu-eskaintza zabala.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek 3016 tramite bete zituzten 2011. urtean; gehienak diru-sarrerak bermerako errentaren gaiaren inguruan (647) eta menpekotasun balorazioak (626). Atal horren barruan dago baita sartuta etxez etxeko laguntza zerbitzua. Zerbitzu horri esker, 2011. urtean, 142 pertsona izan ziren arreta eskaini zitzaienak. Horietatik % 88,43 65 urtetik gorako pertsona nagusiak dira eta % 65,49 menpekotasuna duten pertsonak. Zerbitzu horren arreta-ordu kopuru osoa 24.332,50ekoa izan zen.

Gizarte- eta hezkuntza-arreta zerbitzuan edo/eta psikosozialean, erlazio-prestazioak eskaintzen dira, izaera indibidualekoak, familiakoak edo taldeko laguntzak. 2011. urtean, familiako esku-hartze programatan, ingurune zabalekoan eta nagusiei laguntza ematekoan, 244 pertsona izan ziren parte hartu zutenak.

Azpimarratzekoa den lan bat egiten da komunitate-interbentzioan, sustapena, prebentzioa eta laguntza arloak jorratzen dituena. Horri esker, hainbat plan eta programa garatzen dira genero berdintasunaren esparruan, immigraziokoan, drogamenpekotasunen prebentzioan, pertsona nagusien sustapenean eta gizarte-barneratzean. 2011. urtean hainbat plan gauzatu dira, esate baterako Berdintasunaren III. Plana, Immigrazioaren II. Plana, Drogamenpekotasunei aurre egiteko IV. Plana, pertsona nagusien aldeko lana eta, udalerrian erroldatuta dauden pertsonei arreta eskaintzen dieten elkarteei emandako dohaintzak.

Jendearen arretaz edo jendea hartzeaz arduratzen den administrazio-atalean, telefono-arretan eta kudeaketan eta administrazioan, bataz beste, 2.500 pertsona inguru dira hilean hartzen direnak, batzuk bertara etorrita eta beste batzuk telefono bidez.