Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gazteen aisialdirako lokalen ordenantzaren inguruko parte-hartze prozesua

2013/02/21

Parte-hartze prozesu hau martxan jarri izanaren helburua, gaian zerikusia eta zeresana duten guztien interesak eta eskubideak gazteen aisialdirako lokalak arautuko dituen ordenantzan modu orekatu batean islatzea da. Horrela eginez, gure udalerrian dauden lokalen funtzionamendu egokia ahalbidetuko da eta ordenantza tresna erabilgarri bat izango da adostasunik ez dagoenean sortzen diren auziak konpontzeko.

Udalak prestatutako zirriborroa jada eskuragarri dago udal web gunean, Pegoran, Hirigintza Sailean eta Gaztelekuan. Hirigintza Sailari bere iradokizunak edo zuzenketa proposamenak helarazteko interesa dutenek martxoaren 21erarte egin dezakete, euren idatziak Pegoran erregistratuz, postaz edo mezu elektroniko bat bidalita alcaldia@eibar.net edo urbanismo@eibar.net helbideetara.

Ordenantzaren zirriborroa kontsultatzeko, sakatu hemen.