Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hasi dira drainatze-sarea hobetzeko obrak, Mogel auzoko eraikinetako hezetasun-arazoak murrizteko

2016/09/13

Lanak 9. eta 12. zenbakien artean hasiko dira, eta, gero, 1. eta 8. zenbakien artean jarraituko dute. Artzamendi enpresak exekutatuko ditu lanak, zortzi asteko epean; lanak 88.511,50 euroan adjudikatu dira.

Hodi berri bat jarriko da drainatze-sarea hobetzeko, horrekin Mogel auzoko zenbait eraikinek duten hezetasun arazoak arindu edo murrizteko. Lanak gau hasi dira, eta zortzi aste iraungo dute. Horrela, Eibarko Udalak beste pauso bat emango du auzoa hobetzeko, azken urteotan horren hobekuntza integralean inbertsio handiak egin ditu eta.

Udalak Construcciones Artzamendi enpresari adjudikatu zizkion obrak, 88.511,50 euroan (BEZa barne). Lanak gaur hasi dira, eta, gero, 1. eta 8. zenbakien artean jarraituko dute.

Drainatze-hodi bat sartuko da fatxada ondoan, euri-urak jasotzeko eta euri-uren sarearen kutxatiletara eroateko.

Drainatze-hodia fatxada ondoan jarri ahal izateko, euri-urak jasotzeko sarea fatxadatik hain gertu dagoenez, sare zaharra kendu eta berriro egin beharko da, behar diren kutxatilekin. Instalazioa metro bat sakon jarriko da, luzera osoan, kalearen beheko partean izan ezik (1. zenbakiaren ondoan), han oraingo kutxatilaren kota errespetatu behar da eta.

Gainera, drainatzearen funtzionamendua hobetu eta bermatzeko, fatxadari tratamendu bat emango zaio zangaren sakonera osoan (zanga 90 zentimetro zabal izango da, eta fatxadaren ondo-ondoan egongo da). Espaloi horietako zoruak ia hogeita hamar urte dituenez, baldosak aldatuko dira espaloiaren zabalera osoan, eta oraingoen oso antzekoak diren hormigoizko baldosa prefabrikatuak jarriko dira.