Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eusko Jaurlaritza udazkenean hasiko da Amaña-Ardantza zatiko trenbidea bikoizten eta trenbide gaina estaltzen.

2012/03/02

Estaldurak 10.000 m2 inguruko plataforma bat sortuko du eta obrak inguru hartako ibilgailu-sarbidea aldatuko du, Amaña auzotik ibilgailu-irteera berri bat sortuta.

Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak ekin dio Amaña-Ardantza zatia bikoizteko eta estaltzeko obren lizitazio-prozesuari. Egin diren aurreikuspenak betez gero, udazkenerako amaituta egongo da.

 

 Albiste horren aurrean, Miguel de los Toyos, Eibarko alkateak, Eusko Jaurlaritzak Eibarko udalarekin dituen konpromisoak betetzeko egiten ari den ahalegina eskertu du, udaletara iristen diren albisteak txarrak diren sasoi batean.  2011. urtean,  Foru Aldundiaren, Gobernu Zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak jaso zituen Udalak.  2012. urte honetarako bere inbertsioak mantentzen dituen bakarra Eusko Jaurlaritza da, udalerrien aldeko apustua egiten segitzen baitu. Proiektu honek trenbidearen egitura hobetuko du eta, aldi berean, Eibarren, aisialdirako guneak sortuko ditu.”

 

Proiektu berriak 17,5 milioi euroko oinarrizko aurrekontu bat du eta 20 hileko egikaritza-epea, eta bere helburua hauxe da: Amañako tren-geltokiaren eta Ardantzako geltokiaren arteko zatia bikoiztea eta Amañan geltoki berri bat eraikitzea, zeharo irisgarria eta lurpean egingo dena.

 

Gainera, Amaña-Ardantza zati horretan trenbidearen estalketa ere egingo da.

Gaur egun, Garraio Saila lanean ari da Txarakua-Azitain zatia bikoizteko, Txarakuako trenbidearen pasagunea kentzeko eta Eibarko 'estaziño' zaharra goitik behera berriztatzeko.  Jarduera guzti horiek Eibarren egingo dira. Elgoibarko udalerrian orain dela gutxi amaitu dira Karakate azpiko trenbide-gurutzaketaren obrak.

 

Tren zerbitzuaren kalitatea hobetzea dute helburu obra hauek: trena sarriago eta azkarrago ibiltzea, eta nola ez, segurtasuna, trenean doazenena, oinezkoena eta trafikoarena.

 

Amaña-Ardantza.

 

Geltoki berriak 80 metroko nasa bat izango du erdian. Bikoizketak, trazatuaren hobekuntzak eta lehen dagoen geltokiaren ordez beste geltoki berri bat egiteak, trenbideak gaur egun duen plataforma zabaltzea eskatzen dute. Orain dagoen plataformaren hegoaldera geratzen den aldeari metro batzuk kenduta egingo da hori, egungo bide-azpiegiturari eraginez, eta batik bat, Arratera doan errepidearen bidezubiari eta Amaña auzorako sarbideei, bai bidezubitik eta baita San Andres pasealekutik ere.  Horri esker, Amaña auzotik ibilgailuendako bide-irteera berri bat izango da.

 

Bestalde, trenbide bikoiztua estaltzerakoan10.000 m2inguruko plataforma handi bat aterako da, Amañatik Ardantzaraino pasioa oinez egiten utziko duena. Era berean, bide-sistema bera ere berrantolatu egingo da. Amañako geltoki berrirako oinezkoen sarbidea ere plataforma horretatik egingo da.