Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Udalak

2016/12/02

Udalak bat egin du Euskararen Nazioarteko Adierazpen instituzionalarekin. Urtero legez, Euskara maite dugula eta Eibarren euskaraz bizi nahi dugula nabarmen geratzea da helburua.

Bihar larunbata, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko da. Egun berezi hori Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949. urtean. Duela 21 urte, 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen, eta harrezkero, abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Aurten larunbata denez, ekitaldi batzuk ostiralean egingo dira. Honako ekitadi hauek antolatu ditu euskalgintzak Udalaren babesarekin: abenduaren 2an, ostiralean, Untzagan, Eibarko ikastetxeen arteko Mintzodromoa (10:00-15:00) eta Euskararen lorategia osatzea (17:30-19:30) izango dira. Abenduaren 3an, larunbatean, Untzagan, Erromeria-dantzaldia: Andonik mugitzen nau (18:00)

Eibarko euskalgintzak eta Euskara batzordeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.

Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala ikusteko SAKATU HEMEN.