Euskara Familian / Familia Euskaran kanpaina

2011/12/21
Eibarko Udalak, beste hainbat gizarte eragilerekin batera (ikastetxeak, euskaltegiak, Berritzegunea, ...eta Kitto!, Astixa eta Multikirolak) Euskara Familian / Familia Euskaran kanpaina jarri du martxan.

Kanpaina honen bidez transmisioa bultzatu eta indartu nahi da, hau da, familiaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi da seme-alabak ondo eta erraz euskaldundu daitezen eta euskara erabiltzeko ohiturak har ditzaten.

Hain zuzen ere, kanpainaren izenak berak adierazten du zeintzuk diren helburuak: alde batetik, Euskara Familian kontuan hartu eta tratatu beharreko faktorea dela, eta, bestetik, behar-beharrezkoa dela Familiak Euskaran duen garrantziaz jabetzea, familiaren jarrerak eragin zuzena baitu euskararen erabileran.

Hori guztia lortu nahian honako egitasmo hauek bideratuko dira urritik abendura bitartean:

  • Irrati tarteak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin
  • Gutuna Multikiroletako eta Afariketaneko umeen gurasoei
  • Gurasoentzako Euskalduntze kanpaina
  • "Begiraleek asko egin dezakete" ikastaroa aisialdiko begiraleentzat
  • "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua"ren zabalkundea
  • Gurasoentzako azoka Euskararen Egunean
  • Ikastetxeetako sentsibilizazio saioak Berritzegunearen eskutik
  • "Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua"ri buruzko tailerra euskaltegietako gurasoentzat.