Etorkinen Nazioarteko Eguna

2013/12/05
Abenduak 19, osteguna, 18.30etan, Portaleako Areto Nagusian "Quiero ser italiano" pelikulari buruzko zine foruma

Nazioarteko Etorkinen Eguna dela eta, Eibarko Udaleko Immigrazio Alorrak, Biltzenekin elkarlanean, "Quiero ser italiano" komediari buruzko zine foruma antolatu du.

Pelikula hurrengo abenduak 19an, osteguna, emango da, Portaleako Areto Nagusian, arratsaldeko 18.30etan. Emanaldiaren ondoren, familia etorkinen bigarren belaunaldien integrazioari buruz debatitzeko aukera egongo da.

Sarrera librea da.

Laburpena: Dinio Fabrizzi Maserati saltzaile garrantzitsua da Nizan. 42 urterekin, lanean mailaz igotzekotan dago eta neskalagunak berarekin ezkontzea nahi du. Bizitza aparta du Dinok. Baina bizitza perfektu hau gezur batetan dago oinarrituta: Dinoren benetako izena Mourad Ben Soud da, sekretuan gordetzen duen datu bat. Ohiz kanpo, Mouradek Ramadana kunplitu beharko du bere aita gaixoari egindako agintza bat ondratzeko… eta ez da erreza izango disimulatzen.

Etorkinen Nazioarteko Eguna

Quiero ser italiano