Errebal parte hartze prozesuaren ondorioen aurkezpen publikoa

2013/11/19
2013.urte honetan zehar Eibarreko ordezkari politiko, tekniko eta giza, ekonomia eta kultura sektoreko hainbat agenteekin egindako lan amankomunaren ondotik, azaroaren 21 eta 22an, Errebaleko parte hartze prozesuari bukaera emango zaio.

Azken hilabete hauetan egindako lana laburbiltzeko asmoz, datorren azaroaren 21ean, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan aurkezpen publiko bat egingo da,non prozesuaren nondik norakoak eta honen ondorio eta emaitzak ezagutaraziko diren, Errebaleko proiektuaren oinarriak osatzen dituztenak.

Aurkezpen publikoaz haratago, azaroaren 22ko arratsaldean, ostiralean, 15:00etatik 20:00etara, parte hartze prozesua koordinatu duen lan taldea Portalean egongo da,  prozesuaren fase guztiak eta hauen ondorioak bateratzen dituen bukaerako informea  modu zehatzago/pertsonalago batean konsultatzeko aukerarekin. Era berean, bidean sortu diren kezkak argitzeko aukera egongo da, baita beharrezkoak diren aklarazioak egiteko ere.

 Informazio gehiagorako: errebal2013@gmail.com