Eraikinen hormetako, hiri-altzarietako eta fatxadetako pintadak eta graffitiak garbitzeko kanpaina bati ekingo dio Eibarrek

2017/08/01
Udalak jakinarazpen bat ipiniko du herriko pegoretan gune bakoitzean pintadak kentzeko eskaerak egiteko epea noiz zabalduko den zehaztuz. Jakinarazpen bakoitza pixkanaka zabalduko da eta eskaera bakoitza erregistratzeko epemuga bat jarriko da.

Eibarko Udalak kanpaina bat ipiniko du martxan graffitiak eta pintadak erretiratzeko eraikinen hormetatik, hiri-altzarietatik eta fatxadetatik, azken urte hauetan, pintada eta grafitien ugaltzea sumatu baita.

Hiri-altzarietan pintadak eta graffitiak erretiratzeko, Udala herritarrekin ipiniko da harremanetan herriko pegoretan tarteka jarriko den jakinarazpen baten bitartez. Modu horretan, etxeetako fatxadetan pintadaren bat egonez gero, hura ezabatzeko eskaera egin ahal izango dute herritarrek Udaletxean. Pintadak kentzeko, komunitateak onartu egin beharko du gainazala lehen dagoen kolorearen antzeko margoarekin berriz ere pintatzea.

Pintadak eta grafitiak ezabatzea nahi izanez gero, Eibarko udaletxean eskatu beharko da (Pegorako bulegoetan), eta honako agiri/informazio hauek erantsi beharko zaizkio eskabide normalizatuari: pintada edo grafitiaren argazkia; gutxi gorabeherako neurriak; fatxadaren ezaugarriak (bistako adreilua, SATE sistema, fatxada aireztatua, fatxada pintatua eta abar) eta fatxadako pinturaren kolorea, ahal izanez gero RAL zenbakia adierazita.

Eskabideak aurkezteko epea jakinarazpenean agertuko da, eta epe horretan aurkezten ez diren eskaerak garbiketa programa honetatik kanpo geldituko dira.

Aldi berean, gure hirian pintadak eta graffitiak egin dituzten pertsonak identifikatzeko eta zigortzeko lanean dihardu udalak. Azken hilabeteotan, Udaltzaingoak zenbait pertsona identifikatu ditu pintadak egiten ari zirenean, horietako bi azken hilabetean.

Lanok burutzeko, 4 hilabetez lanean arituko diren sei pertsona kontratatuko dira.

Gizalegez jokatzeko deialdia egin du udalak

Eta, zentzu horretan, Udalak gizalegez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei horrelako portaeren ugaritzea ekiditeko.