Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Epai judizial batek deuseztatu du Txonta auzoko hirigintza-garapeneko eremua

2017/05/12

Aho batez onetsi zuten udal talde guztiek orain epai bidez deuseztatu den aldaketa, udal teknikariek egindako txostenetan oinarrituta. Alkateak deituta Bozeramaleen Batzarra bildu zen maiatzaren 11n, eta, talde politiko guztiak bertan zeudela, epaiaren edukia aztertu eta hemendik aurrera eman behar diren urratsak jorratu zituzten.

Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiak emandako epai batek deuseztatu du hirigintza-garapeneko eremu hori, bere sasoian Eibarko Udalak Txonta auzoa berroneratzeko aurkeztu zuena.  Auzo hartan planaren eraginpean geratuko liratekeen jabetza askoren titular den Txonta Egizastu Promozioak hala eskatuta,  Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak deuseztatu egin du Eibarko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren laugarren aldaketa, Txontako eremua aldatu eta hainbat jarduketa egiteko asmoa zekarren egitasmoa.

Aldaketa hori Eibarko Udal Osoko bilkurak onartu zuen 2015eko otsailean, Udalbatza osatzen dute talde politiko guztien ahobatezkotasunez onartu ere. Baina Promozioak  hainbat alegazio egin zizkion aldaketa hari. Orain jaso dugun epai honek Txonta Egizastu sustatzailearen eskarietako biri erantzuten die: batetik, epaiak arrazoia eman dio lurzoruaren kalitateari buruzko azterketaren inguruko planteamenduan; eta, bestetik, bideragarritasun ekonomikoari buruz esandakoan ere haren alde egin du.

Beraz,  peritazio judizial batean oinarrituta, epaiak arrazoia ematen dio Txonta Egizasturi. Peritazio horren arabera, Udalak egindako hirigintza-jarduketako proposamenak ez du bermatzen hirigintza-eragiketaren bideragarritasun ekonomikoa. Hala ere, peritazio judizial hori kontraesanean dago Udalak berak egindako txosten teknikoarekin,  asmoaren bideragarritasuna bermatzen zuen txostenarekin; kontraesanean dago baita Visesak (babes publikoko baltzua, Autonomia Erkidegoan babespeko etxebizitzak sustatzea xede duena) egindako azterketarekin ere, udal-txostenak dioenaren ildo beretik doan azterlana.

Epaia ezagututa, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak abian jarri du neurriak hartzeko prozesua. Aurren-aurrenik, alkateak maiatzaren 11n bertan deitu zuen udal talde guztiak biltzen dituen Bozeramaleen Batzordea, epaiaren edukia aztertu eta hemendik aurrera eman behar diren urrats guztiak jorra zitzan. Bestalde, esan behar da baita Udalak epaiaren berri eman diela epai horren eraginpean dauden guztiei, besteak beste, Txontako bizilagunei eta hango enpresei.  Visesarekin eta hartu emanean jarri da,  Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari atxikitako enpresa publiko hori gogor zebilelako lanean esparrua garatzen.

Alkateak bilera batera deitu du Txontako Mahaia,  haren hitzetan "esparru honen bideragarritasuna bermatzeko eman behar ditugun urratsak jorratzeko eta denon artean proiektu bat adosteko, aurreko proiektu hura adostu genuen bezala, auzo hau berroneratu ahal izateko".

etiketak: hirigintza, epaia, txonta